MUSIKA

Musika dibertigarria da

Bilboko Udalak Musika dibertigarria da kontzertu didaktikoen zikloa atondu du hil honetarako, musikaren arloan publiko berriak sortzeko eta kulturaren garapena sustatzeko.

Emanaldi guztiak Bertendona Institutuan eskaintzen ari dira. Kontzertuak maiatzaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean, eta maiatzaren 15ean, ostegunean, izango dira, 19:00etan.

Oholtzatik, Hutsun Txalaparta taldea, Chorinho brasildarrak, umeentzako kontzertu didaktikoak,…. iragan dira, eta bihar, maiatzak 23, 19:00etan, Yugen dantza-konpainiak Breaking Beethoven izeneko ikusgarria egingo du. Beethovenen musika klasikoa, break dance, dantza garaikidea eta zuzeneko ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna da hori. Obra egin ondoren artistekin hitz egin ahal izango da sormen prozesua ezagutzeko.

Azkenik., datorren astean, maiatzak 30, Tanguedia Ensemble taldeak Astor Piazzollari omenaldia izeneko kontzertua egingo du. taldean Ivan Casado biolontxeloan, Joana Otxoa de Alaiza pianoan, Naiara De La Puente akordeoian eta Victor Parra biolinean aritzen dira.Astor Piazzolla (1921-1992) mundu osoan goraipatua izan da tangoa berritu eta estilizatu zuelako. Kontzertu honek bere obra aipagarrienetako batzuk eskainiko ditu.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button