ESZENA

Musika-antzerkiko tailerra Arriaga Antzokian

2013ko urtarriletik ekainera bitartean, eszena-arteen ikasle eta profesionalengana zuzenduriko tailerra antolatu du Bilboko Arriaga Antzokiak.

Itziar Lazkano, Gurutze Beitia eta Maitane Zalduegik irakatsiko dituzte,  hurrenez hurren, ikastaroak barne hartzen dituen 3 diziplinak: interpretazioa, kantua eta dantza.
Musika-antzerkiko tailer hau eszena-arteen profesional, erdi-profesional eta ikasleei begira antolatu da, beren karrera profesionalean lagungarri izan dakien.

Tailerra 2013ko urtarrila eta ekaina bitartean egingo da Arriaga Antzokiko Erabilera Anitzeko Aretoan, eta 20 plaza ditu orotara. Guztira, 20 saio emango dira, astelehenetan, 18:00etatik 21:00etara.

Ez da lehenengo aldia Arriaga Antzokiak prestakuntza-ekintzak eta klase magistralak antolatzen dituena. Aurreko urteetan Master Class dezente eman dira kantuan, eszenan eta beste hainbeste diziplinatan. Azkena, Cal McCrystal aktore eta zuzendari polifazetikoak iragan otsailean eman zuen Clown Ikastaroa izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button