
Nafarroako Antzerki Amateurraren Federazioak, Uharteko Udalarekin elkarlanean, Nafarroako Antzerki amateurraren VI. jaialdia antolatu du. Ekimena otsailaren 5etik 27ra bitartean garatuko da, Mendillorriko Civivox-en eta Uharteko Kultur Etxean.
Bihar bertan izango da lehen hitzordua Mendillorriko Civivoxen, GAT taldeak egingo duen Cosas de mujeres lanarekin. Tafallatik datorren Gabalzeka taldeak El escenario del crimen izeneko obra egingo du otsailaren 12an; otsailaren 19an, Azkoieneko La Trapera taldeak Molièren Tartufo o el impostor obra eszenaratuko du; eta azkenik, Uharteko Kromlech taldeak De cama en cama egingo du otsailaren 26an.
Uharteko Kultur Etxeko ikuskizunak larunbatetan izango dira. Otsailaren 6an, Iruñeko Aquí hay madera taldeak Pequeños crímenes conyugales obra eskainiko du; otsailaren 13an, Deikazteluko Ataparana taldeak Tres sombreros de copa egingo du; otsailaren 20an, Atarrabiako El Bardok La taberna fantástica lana oholtzaratuko du; eta azkenik, Iruñeko Zarrapastra taldeak Urtsua egingo du, 27an.



