ESZENA

Egitarau oparoa izango da Zornotzan urteko azken hiruhilekoan

Askotariko programa kulturala atondu dute urritik abendura bitartean Zornotzan. Hala, bihar bertan, urriak 7, Mikel Urdangarin musikari ezagunak eta Traspasos Dantza taldeak musika eta dantza uztartuko dute ikuskizun berri batean.

Urriaren 15ean, halaber, Kontakatillu Antzerki Taldeak Katillukadak txotxongilo ikuskizuna taularatuko du. Arte eszenikoen harira, urriaren 21ean, Maria Guimarey aktore argentinarrak Oh obra antzeztuko du aulki bat eta bionbo bat baliatuta.

Urriko ekitaldia hilaren 28an amaituko dira. Izan ere, egun horretan Meridional Teatro konpainiak Una comedia americana sobre ansiedad izeneko lana oholtzaratuko du. Antsietatearen gaineko komedia terapeutikoa omen da.

Azaroan hiru hitzordu interesgarri izango dira: batetik, azaroaren 5ean, Nats Nus Dansa dantza taldeak En attendant l´inattendu ikuskizuna antzeztuko du; bigarrenik, azaroaren 12an, LaEnanaNaranja taldeak Ma, tren taupadak txotxongilo ikuskizuna taularatuko du, eta hirugarrenik, azaroaren 26an, musika eta zine dokumentala nahastuko dira Amerikanuak dokumentalaren proiekzioan. Hain zuzen ere, Audience taldeak zuzenean jarriko dio bere musika zeluloideari.

Abenduari dagokionez, 3an Kukubiltxo Antzerki Taldea Familiarentzako antzerki antzeztuko du Leihotik mundura obra dela medio. Abenduaren 16an, halaber, Dejabu Antzerki Laborategiak Gure bide galduak lana taularatuko du. Abenduaren 28a, berriz, urteko azken antzezlana ikusteko eguna izango da. Egun horretan Glu-Glu Producciones konpainiak La Lechuga obra erakutsiko du.

Egitarau zabal hau amaitzeko, aipatu behar da Zornotzako zineklubak hainbat film proiektatuko dituela herri horretako zinema aretoan: urriaren 18an, José y Pilar; azaroaren 8an, El hombre de al lado; azaroaren 22an, La vida de los peces, eta, azkenik, abenduaren 13an, Bicicleta, cuchara, manzana.

Bestalde, azaroaren 18an En corto ekitaldia eskainiko da, alegia, hiru zornotzarrek zuzendutako hiru film laburren proiekzioa. Horrela, Bego Rodriguezen Cruce de vías, Abel Isasiren eta Ugutz Aranegiren Chica-rabo eta Juan P. Sanchezen Colegas filmak ikusteko abagunea izango da.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button