ARTEA

Ibai Leonen paisaiak Rekalde Aretoan

Rekalde Aretoak Ibai Leon artistaren erakusketa aurkeztu du gaur goizean, Kabinete Abstraktuan. Barriek 2015 programaren barruan kokatu behar den erakusketa hori, datorren irailaren 20 arte ikusgai egongo da.

Paisaia da Ibai Leonen gai nagusia. Artistak hainbat lekutatik hartutako zatiak biltzen ditu, eta ilustrazio digitalak bai pinturarekin eta bai bolumenean dauden formekin konbinatzen ditu.
Arte Ederretako lizentziaduna den Ibai Leon bermeotarrak azaldu duen bezala “…paisaia aitzaki bat da edo aitzakia paisaia da. Irudiak agertzen dira esperientzia gertatzen den lekuan, eta harreman gunea sortzen dute aurkeztu nahi denaren eta aurkitzen denaren artean. Modu horretara, lanaren egitura funtzionala gailu bihurtzen da, markoa alegia, eta eginkizuna galtzen du itxuraren mesedetan”.

Urte honetan zehar egin diren aurreko erakusketetan, Erika Edek, Laurita Silesek, Ion Macarenok eta Juana García-Pozuelok erakutsi dituzte beren lanak Rekalde Aretoan, izan ere, Barriek 2015 programaren bidez, ezagutzera ematen dira Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artista gazteen lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button