IKUS-ENTZUN

Filmazpit, zinema zabaltzeko ekimen berria

Filmazpit izeneko zinema zabaltzeko ekimen berria aurkeztu zen atzo. Ekimenaren helburua euskaraz azpidatzitako pelikulen filmategia eta webgunea sortzea eta zabaltzea da, “euskarazko kultura kontsumoa indartzea dago, euskal kulturaren industriari, ekoizleei eta sortzaileei erreparatuz”.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako zinema zabaltzeko programa da Filmazpit.

Euskaraz azpidatzitako ikus-entzunezko hamar programa ekoitziko dira. Hala, Euskal Herrian egiten diren bost zinemaldi aukeratu dira progarma hau abiarazteko: Giza Eskubideen Zinemaldia (Donostia, apirilean); Animabasauri (Basauri, apirilean); Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea (Donostia, urrian); ZINEBI (Bilbo, azaroan) eta Mendi Zinema (Gasteiz, abenduan).

Programaren bidez, pelikula horien euskaraz azpidatzitako jatorrizko bertsioak doako kultur emanaldi ez komertzialetan emateko eskubideak erosiko dira, hiru urterako gutxienez. Filmazpit programaren barruan dauden filmen katalogoa eta doako erabilerarako sortuko diren euskarazko azpidatzi guztiak aurkitu ahal izango dira bertan kultur teknikari, erakunde edo norbanakoei artxiboak deskargatzeko aukera eskainiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button