
Un pulso sin fin izeneko erakusketa paratu du Naia del Castillo artistak Bilboko Espacio Marzana galerian. Urtarrilera bitartean bisitatu ahalko da.
Hemen tailerreko lana erakusten da, , ikerketa eta esperimentazioa dena. Prozesu horretatik, engranaje-formak, eta ebakidura artikulatzen dituzten eskultura-multzo bat hautatu eta aurkezten da. Forma zirkular baten aldeko apustua da, hasierarik eta amaierarik gabea.
Artistak ildo horretan, Frederick Kiesler arkitektoa aipatzen du, zeinak esaten baitzuen “formak ikuspegiari jarraitzen diola”, modu kritikoan birplanteatuz “formak funtzioari jarraitzen diola” dioen printzipio modernista. Kieslerren ustez, ikuspegi horrek sortzailearen barne-mundua eta ingurune fisiko eta sinbolikoa hartzen ditu. Kasu honetan, ikuspegi hori ez dagokio soilik ikusteari, baizik eta modu hedatuagoan hautemateari, non bizi-pultsua eta pultsu mekanikoa aurkitzen diren; non aurrerapenaren utopiek eta distopiek esku hartzen duten, baita zentzumen-esperientziek ere.
“Nire ustez, eraikuntza ez da kanpotik egiten; aitzitik, organikoki hazi behar da, barne-ikuspegitik eta harreman-ikuspegitik”.
Koloreak perspektiba biziagoa erakusten du; kontaktuz eta porositatez betetako espazioa. Forma, kolorea, espazioa, gorputza, makina. Mugimendu amaigabea.
Naia del Castillo (Bilbo, 1975) artista eta irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn eskulturaren espezialitatean (1998), Masterra ohoreekin Chelsea College of Art & Design-en Londresen (2000) eta doktorea Cum Laude Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean (2021).



