MUSIKA

“Oso Fan vs. Iker Lauroba”, Donostian eta Eibarren

Giorgio Bassmatti musikari donostiarraren euskarazko alter egoa da Oso Fan. Egun, Gaztea irratiko B Aldea irratsaioan aritzen da kantuak euskaraz abesten, bere gitarraren laguntzarekin.

Bada, Oso Fan Lauroba taldeko Ikerrekin arituko da bi kontzertutan, Oso Fan vs. Iker Lauroba izenburupean: ostegunean, hilak 19, Donostiako Alboka tabernan izango dira, 20:30etik aurrera, eta ostiralean, hilak 20, Eibarko Beleko tabernan, 23:30ean.

Oso Fan, egunotan, bere lehenengo EPa osatuko duten kantuak prestatzen eta grabatzen ari da. Beraz, laster, musikariaren euskarazko kantuak entzun ahalko ditugu euskarri fisikoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button