IKUS-ENTZUN

Homofobia eta transfobiaren aurkako hitzaldia eta zinemaren astea, Gasteizen

Gaur ospatzen ari den Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Montehermoso zentroak, HEGOAK erakundearekin lankidetzan, hitzaldia eta zine erakustaldia ondu dute, “homofobia eta transfobiaren aurka sentsibilizatu eta hezteko”.

Montehermosoren arabera, “Aurten, M17a ospatzeko, hitzaldi bat eta zine erakustaldia antolatu dugu, HEGOAK erakundearen laguntzarekin. Erakunde horrek LGTB pertsonen eskubideak ikustaraztea, normalizatzea eta defendatzea du helburu. Horrela, Berdintasun Zerbitzuak LGTBfobiaren kontrako borrokan ahaleginak egiteko asmoa du, kultura, hezkuntza, entretenimendua eta ezagutza baliatuz aniztasunarekiko errespetua galdatzeko”.

Ekimena maiatzaren 11n hasi zen Transgéneros: retos para las teorías feministas izenburuko hitzaldiarekin.  Zine-zikloa, berriz, atzo hasi zen Pojkarna (Neska galduak) filmaren emanaldiarekin. Bihar eta ostiralean, halaber, beste bi proiekzio izango dira, Sangailés Vasara (Sangailé-ren uda) eta Clóser Monster (Amairuko munstroa), hurrenez hurren.

Filmei buruzko xehetasun guztiak: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button