
Gaur, apirilaren 18an, Monumentuen eta Toki Historikoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta data aprobetxatuz, Bizkaiko Foru Aldundiaren El Pobaleko Burdinola, Arkeologi Museoa, Santimamiñeko kobak eta Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa eta Cerro del Castillo Museoek jarduera bereziak programatu dituzte apirileko bigarren hamabostaldian.
Santimamiñeko kobak, aurreko edizioetan bezala eta aurkitu zeneko mendeurrena ospatzen dela aprobetxatuz, geologiari buruzko umeentzako tailer bat programatu zuen atzo. Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak eta Cerro del Castillok ere doako bisitak eskainiko dituzte apirilaren 19an. Bestalde, El Pobaleko Burdinolak apirilaren 23an bisitaldi gidatua egingo du multzo monumentalaren adierazpena duen Lea ibaiaren paisaia industrialetik.
Arkeologi Museoak biltegiak eta aretoak atzematen dituen bisitaldi berezia antolatu du apirilaren 23rako, Santimamiñen 100 urtetan berreskuratu diren material arkeologikoak aurkitzeko. Hurrengo egunerako, apirilak 24, Finagako San Martin monumentu multzoa eta Malmasineko gotorlekua bisitatzeko aukera dago Mikel Unzueta arkeologoan eskutik.
Azkenik, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, Muñatonesko gaztelua ikusteko bisitak egingo dira Bizkaiko dorrerik bereziena zuzenean ezagutu ahal izateko.