BESTELAKOAK

Mogamboren 20. urteurrena

*Azaleko irudia Juxek egina.

Trintxerpen dagoen Mogambo areto autogestionatuak 20 urte bete ditu. Horretarako, bihar kontzertu bikaina atondu dute aretoaren hastapenetatik harreman zuzena izan duten talde ezagunekin.

Hala, Not another punk rock mayhem lelopean, La Galerna (Arrasateko surf instrumental dantzagarria), The Safety Pins (Motherfuicker punk revival, Bilbotik), Lobo Electrico (Esperma Beltza’n’Roll, Tolosatik), Discipulos de Dionisos (Ohiko porno-punka Donostiatik) eta Nuevo Catecismo Catolico (20 urte punk and roll dotorea egiten Donostiatik) bilduko dira. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta kontzertuen ostean, Txuk Üllum eta Dj Naturista arituko dira diskoak jartzen.

Bestalde, Bilbon, Bilbao Rock City webguneak bere bigarren jaialdia egongo du gaur Santana 27 aretoan. Webgune hori Bilbo eta inguruko kontzertuek biltzen duen agenda da. Iaz, Bilbao Rock City Gaua jaialdiaren estreinako edizioa egin zuten webgunea finantzatzeko asmoz. Aurten, eta iazko arrakasta ikusita, berriro egitea deliberatu dute.

Hala, gaur bertan hamar bat talde bilbotar izango dira Santana 27ko oholtzan: Collider, Last Fair Deal, Gora Japon, Los Tupper, Juke Box Racket, The Extended Plays, Mountain Men, The Fakeband, Zodiacs eta We Are Standard. Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Azkenik, asteburu honetan hirugarren hitzordu bat nabarmenduko dugu, hain zuzen ere, bihar Sarako Lur Berri aretoan egingo duten Usopop Kontrapasa festibalaren bigarren edizioa. Bertan, Ruper Ordorika, Rover (Paris, pop-folk), Islaia (Euskal Herria, rock atmosferikoa), eta Aloé Vera disko jartzailea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button