ESZENA

Mitoak sortzeko beharraz

Arriaga Antzokiak Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión lanaren bi emanaldi hartuko ditu formatu txikian, urriaren 29an eta 30ean, 19:30etik aurrera. Ozkar Galan autore bermeotarraren lan interesgarri honek, “animalien argazkiak ateratzen espezializatuta dagoen Camile Schultz erreportariaren eta Edith Piaf diva handiaren arteko fikziozko topaketa” kontatzen du. Lola Casamayor, Garbiñe Insausti (Emakume Aktore Onenaren Max Sarien finalista izan zen lan honi esker) eta Alberto Huici dira Kulunka Teatroren lanaren protagonistak.

Arriaga Antzokiaren arabera, Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión lanak nortasun handiko bi emakume jartzen ditu eszenatokian, ironiaz eta zorroztasunez betetako lehian, Mitoak sortzearen jatorriari, zergatiari eta beharrari buruzko benetako azterlana. Fernando Sotoren zuzendaritzapean, lanak bidaia emozionala eta musikala proposatzen du”

Obra Kulunka Teatroren eskutik oholtzaratuko da. Taldea Garbiñe Insaustik eta Jose Daultek sortu zuten 2010ean, hainbat lengoaia eszenikorekin esperimentatzeko xedez. Lehenengo ikuskizuna André y Dorine arrakastatsua izan zen (lan horren 450 emanaldi eskaini zituzten, 200 antzoki eta nazioarteko 50 jaialditan).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button