IKUS-ENTZUN

Krzysztof Kieslowski zinegilearen “Dekalogoa”, Nafarroako Filmotekan

Krzysztof Kieslowski (1941-1996) poloniar zinema zuzendaria izan zen, eta bere lan aipagarrienen artean Trois couleurs izenekoa dugu, Frantziako banderari dedikaturikoa. Trilogia horrek mundu osoan eman zion ospea. Bere lan nabarmenetako bat ere Dekalogoa izenekoa da. Obra horrek Hamar Manamenduetan du oinarria. Kieslowskik erlijioa hartu zuen gizakiaz eta bere kontradikzioez mintzatzeko.

Bada, iragan apirilaren 1ean hasi ziren Dekagoloa osatzen duten hamar atalak pantailaratzen. Gaur, hain justu, Dekalogoa lanaren hirugarren eta laugarren zatiak aurkeztuko dituzte. Biak ala biak 1989 urtekoak: Sagaratu jaiak izenburuko hirugarren atalean,  Gabon-gauan gertatzen den istorio bitxi bat planteatzen da; Gurasoak ohoratuko dituzu laugarrenean, berriz, Michal aitaren eta Anka alabaren istorioa kontatzen da.

Gainerako atalak data hauetan pantailaratuko dira: apirilaren 15ean, 5. eta 6. atalak; 22an, 7. eta 8.a; eta, azkenik, 29an, 9. eta 10. atalak.

Zinema garaikidean, gehien eragin duen Europako zinemagileetako bat da Krzysztof Kieslowski, eta, gaur egun ere, bere filmak zinema klaseetan erakusten eta irakasten dira.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button