ESZENA

“Jendeak” emanaldia, Itsasun

Larunbatean, Itsasuko Herriko Etxean Ildoka taldeak, jendeak izeneko ikusgarria aurkeztuko du. Emanaldia 18:00etan izango da.

Bederatzi kontakizun laburrek osatzen dute Jendeak obra berezia, irakurketa eta teatroa uztartzen dituena eta Elkar argitaletxeak plazaratu duen Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak izan direnak. Daniel Landarten lanean laborantza munduan bildu edo entzun dituen 34 kontakizunak agertzen ditu. Eta kontakizun horietatik Ildoka taldeak batzuk hautatu ditu antzerki bat sortzeko.
Ipar Euskal Herriko laborari munduan kokatzen diren istorio bakoitza, errealki gertatua edo asmatua, anekdota batetik abiatzen da, hala nola bi anaiaren arteko tirabirak, gazte baten balentriak, bakoitzaren sekretu bat edo beste, herriko hauteskundeak, bi laborari kexatu, alkoholaren ondorioak, auzo bereko jendeak nortsu ziren, eta dudarik gabe, apezak ere aipatzen dituzte. Jende hori, izan haur, gazte ala zahar, gure familietan ezagutu ditugu, edo noizbait, nonbait, topo egin dugu eurekin.

Ildoka taldeko sei antzerkilariak arituko dira: Peio Berhokoirigoin, Bernadette Iratzoki-Luro, Jon Itçaina, Armand Jaunarena, Pierre Larre eta Eliane Mendiboure.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button