BERTSOTAN

Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute finalaurrekorako txartela

Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren final laurdenean, Miren Amuriza, Eneko Abasolo Abarkas, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihane Perea eta Odei Barroso  Zallan bildu ziren.
Miren Amurizak 700,5 puntu eskuratu ditu eta honenbestez Zallako saioa irabazita, finalaurrekoetan abesteko zuzeneko txartela lortu du; hain zuzen, Durangoko saioan abestuko du azaroaren 12an, saio horretarako zehaztuta dauden Aitor Mendiluzerekin eta Oihana Iguaranekin batera. Beste bost bertsolariei dagokionez, hauexek izan dira lortu dituzten puntuak: Jone Uriak 662; Odei Barrosok 650; Onintza Enbeitak 640,5; Eneko Abasolok 615,5; eta, Oihane Pereak 591,5.

Beste aldetik, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, Ibon Ajuriagojeaskoa, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Ibarzabal eta Asier Otamendi aritu ziren. Guztien artetik onena Nerea Ibarzabal izan zen 698,5 punturekin. Zumaiako saioa irabazita, azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekorako tokia lortu du Markina-Xemeingoak.

Datorren larunbatean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan azken final laurdena. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button