ARTEA

AR-LA Kolektiboaren “Ezezagunak” erakusketa, Montehermoson

Montehermoso Kulturuneak urte honetan babestu dituen proiektu artistikoen artean, AR-LA Kolektiboaren Ezezagunak< Arazo “birala”: ikusezintasuna zure ingurunean> izenekoa dago. Kolektiboaren egitasmoa zertan den ikusteko urriaren 12ra bitartean duzue.

Proiektuak nolazpait, deialdi argi bat dakar bere barnean: “AR-LA kolektibotik argitu nahiko genuke artista lokalen ingurunean guztiz zabalduta dagoen arazo bat: ikusezintasuna gure ingurunean. Arte arlo guztiei eragiten dien arazo birala bihurtu da”.

Egoeraren larritasunaz ere berba egin dute: “Kontzienteak gara egoerak horrela jarraituz gero gure ikusezintasunak betierekoa bihurtzeko arriskua duela”
Hortaz, AR-LA kolektiboak gonbidapen bat bidali nahi die gainontzeko artistei sareko lan bat egiteko asmoz: “sarea gure kolektiboaz haratago hedatu nahi dugu, ahalik eta artista gehienen obra ikusarazteko”.

Proposamena beraz, argia da: “AR-LAk perfomance birtual bat proposatu du, artista lokalen lankidetzaz osatzeko. Artista guztiek gure ingurunean ikusezintasunaren arazoa elkarbanatzen dute. Beraz, partaidetzaren ideian, sare lanean eta indarren batasunean oinarrituz, arazoari aurre egiteko xedeak elkartzen gaitu”.

Artista hauek osatzen dute AR-LA kolektiboa: Ana Díaz de Espada, José Cos, Beatriz Abascal, Ander Gómez San Jorge, Miguel Ángel Salgado eta Eduardo Alsasua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button