
Maiatzaren 29, 30 eta 31n egingo dituzte Miramar Gauak ekimenaren barruko kontzertuak Donostia hiriak duen begiratoki eder horretan, “eta publikoarentzat esperientzia paregabe, iraunkor eta ahaztezina bermatzeko asmoz, jaialdiak bi agertoki ezberdin izango ditu, eta horietan banatuko dira edizio honetarako aurreikusitako emanaldiak”. Kontxa agertokia jauregiaren aldean egongo da, badiaren gainean, eta Jauregia agertokia Miramar Jauregiaren atzealdean egongo da.
Gaur gauean, maiatzaren 29an, Rulo y la Contrabandak, Valeria Castrok, Garik eta Las Migasek joko dute. Biharko saion, Mikel Izalen, Rita Payesen, Leo Rizzo, Kukai dantza konpainiaren eta Alex del Tororen txanda izango da.
Azkenik, maiatzaren 31n, Gorka Urbizuk, Siloek, Marenek, Valérie Ékoumek eta Lamia Marik kontzertuak egingo dituzte.