LITERATURA

“Miñan” liburuaren irakurketa publikoa

Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako Miñan (Susa) liburuaren irakurketa publikoa antolatu da Donapaleuko Saint Louis zinegelan, 100 bat Amikuztarrek eginik. Bihar, hilak 16, izango da ekimena goiz osoan zehar.

Lan horretan Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen dio ahotsa Arzallusek. Izan ere, Irungo harrera sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria.

Ibrahima Baldek Europarako bidea hartu zuen anaia desagertuaren atzetik, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Bidaia luzea izan zen eta denetarik bizi zuen: Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea infernukoa da.
Hala, bidaia horren kronika da Miñan, Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutakoa.
Liburuaren trama terriblea lehen pertsonan irakurritakoan konturatzen gara jaiotze lekuak zein garrantzia duen eta zeintzuk diren benetako arazo eta bizitza oztopoak.

“Mediterraneoa zeharkatzen dutenek deshumanizatzea ezinbestekoa dute,  beraien  heriotzen, kanporatzeen edota ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da, eta, beraz, unibertsala”, Arzallusen hitzetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button