LITERATURA

Minaberri bekaren bigarren edizioak badu sariduna

EIZIEk Minaberri bekaren bigarren edizioa antolatu zuen aurtengo udaberrian Iruñeko Udalarekin, Txalaparta argitaletxearekin eta CEDROrekin lankidetzan. Beka eskuratu duen duen itzultzaileak 3.000 euro jasoko ditu Iruñeko Udaletik, eta Xabier Olarra itzultzailearekin jardungo du itzulpen-prozesuan. Bigarren deialdian Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils obra izango da aurtengo itzulgaia.
Beka honen bidez, itzulpengintza sustatu, prestakuntza profesionala eskaini eta itzulpenen kalitatea zaindu nahi da, irakurzaletasuna ere sustatzeaz batera.

Aurten, hamar gazte aurkeztu dira bekaren deialdira, eta, guztien lanak azterturik, Fernando Rey Escalerak, Amaia Orbe Barriok eta Xabier Olarra Lizasok osatu duten epaimahaiak erabaki du Leire Errandonea Garcia-Larratxeri esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du liburua.

Epaimahaiaren iritziz, “frantsesezko testuak zituen koskak ederki gainditu ditu itzultzaileak, ordain egokiak emanez euskaraz. Behar adinako fideltasunez aritu da, eta frantsesaren hainbat korapilo ederki askatu ditu. Testu ulergarria eta sinesgarria sortu du ama-alaben arteko ika-mikak islatzean. Testuak oso ongi funtzionatzen du euskaraz, lexiko zein sintaxi zuzen bezain biziarekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button