
Espazio Marzana galerian, David Civico artista donostiarrak Un millon de euros izeneko erakusketa paratu du irailaren 12ra arte. Artistak animazioari buruzko zenbait esperimentu erakusten ditu.
Elementu askoren errepikapenaren bidez, narrazioa aktibitate eza egoera batera eraman nahi izan du, errorean oinarrituriko animazioarekin esperimentatzeko.
Alde betetik, PAL/NTSC izeneko instalazioan, bideo sistema bi elkarrekin bizi dira pantaila berean, patroi abstraktuak biderkatuz.
Un millón de euros horretan, 500 euroko 2000 billete margotu dira alde bietatik, eta hori bideo txikietan grabatu da segundoko 25 fotogramarekin, eta hori guztia galerian dauden hormetan proiektatzen dira.
Viento Metal beste obra bat da. Horretan, bodegoia edota paisaia oinarri hartuta, objektuek autonomia hartzen dute, eta mugimendu bat osatzen dute harik eta uneko eskultura bat osatzen dute arte.
Bideoak, pintura fotoluminiscentez apainduta dagoen pantaila batean proiektatzen dira, eta horrela, irudi bakoitzak lorratza uzten du.