
Mila Musika Haria zikloaren laugarren edizioa abiatuko da gaurtik, abenduaren 10etik 20ra, Bilboko Barrainkuako Udaltegian.
Egitaraua, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diren musikei eskainita egongo da. Hala, protagonista nagusia gitarra klasiko garaikidea bada ere, baxu elektrikoarekin, eta baita autore musika eta sustrai iberoamerikarreko emanaldiak programatu dira.
Bilboko Udal Musika Eskolako irakasle den David Ekairen zuzendaritzapean izango da lehen kontzertua. Taldea bederatzi gitarrek osatzen dute, txirulak, biolinak, tronpetak, txeloak, akordeoiak eta ahotsak lagunduta, eta klasiko herrikoien emanaldia eskainiko du.
Abenduaren 12an izango da bigarren saioa, eta protagonista Enrike Solinisen gitarra klasiko garaikidea izango da. Julio Azcano musikari argentinarraren gitarra eta Anatoliako musika tradizioko harizko tresna eta Taylan Arikanek jotzen duen baglamaren eskutik etorriko da hurrengo saioa.
19an gitarra iberoamerikarra izango da protagonista, Patxi Ramak (gitarra), Daniel Ortegak (baxu elektrikoa) eta Claudia Moralesek (ahotsa eta perkusioa) osatutako Gautxo taldearen errezitaldiarekin.
Mila Musika Haria ekimenaren laugarren edizioa abenduaren 20an amaituko da, Kike Mora Groove Trío taldearen kontzertuarekin.