MUSIKA

TV Smith-ek Euskal Herrian joko du

Emanaldiak akustikoak izango dira eta musikari ingelesak Kataluniako Suzy & Los Quattro taldeko bi kide izango ditu lagun.

TV Smithek 77ko punkarekin batera eman zuen bere burua ezagutzera. Artean The Adverts taldeko abeslari eta konpositore gisa, Smithek bere lekutxoa aurkitu zuen garai bizi eta aldakor hartan. One chord wonders / Gary Gilmore's eyes,
Mojo aldizkariak punk-rockaren historiako single onenetakoa izendatu du eta beste hainbat ereserki grabatu zituen, eta mugimendua eraldatzen ari zenean, taldea desegin zuen 1981 urtean.

Harrezkeroztik makina bat proiektutan aritu da. Explorers taldea sortu zuen 80ko hamarkadan, Cheap gisa bakarka aritu zen klub txikietan jotzen, eta hainbat disko kaleratu ditu urte hauetan guztietan.

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button