BESTELAKOAK

“World Wide SketchCrawlaren” topaketa, Karrantzan

Euskalherria’s Sketchcrawl taldeak eta bere lagunak Karrantzan elkartuko dira apirilaren 29an, World Wide SketchCrawlaren topaketaren barruan. Topaketaren helburua “baliabide natural, arkitektoniko eta turistikoak artisten begiradapetik paperera eta mundu zabalera eramatea” izango da.

Antolatzaileek honako programa eratu dute: “Hitzordua Dolomitas museoan jarrita dago, garai bateko jarduera industriala ordezkatzen duen eraikinean. Honetan bisita egingo dute, Bizkaiko labe garaitan zuen garrantzia ulertzeko, Altos Hornos de Vizcaya enpresarentzat beharrezkoak ziren adreiluak bertatik ateratzen baitziren.
Sketchcrawlari amaiera emango diote Ranero auzoan, Pozalagua kobazulora bisita egin ondoren. Bertan estalaktita eszentrikoen kopurua nabarmena da, munduan gutxi dira horrenbeste daukatenak. Sarreraren ingurua nabarmentzekoa ere bada: kobazuloaren sarrera agerian utzi zuen harrobian zizelkatutako auditoriuma eta harria garraiatzeko  eraikinak Armañon Parketxea hartzen du bere baitan.
Egunean zehar sortzen diren irudiak SketchCrawlaren nazioarteko forora igoko dituzte gero, han San Francisco, Tokio, Melbourne eta beste hiri handitan egindakoekin batera mundu zabalarentzat ikusgai egongo dira, Karrantza, Enkarterri eta Euskal Herriaren baliabideak ezagutaraziz”.

SketchCrawl deialdia San Franciscotik luzatu zuen, duela 11 urte, Enrico Casarosa italiarrak, eta 2011n izan zuen lehenengo oihartzuna Euskal Herrian, Donostian egin zen lehenengo bileran. Horrez geroztik indartzen eta hedatzen ari den taldea daukagu gurean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button