BESTELAKOAK

Mikroipuin Erotikoen Masterra

Proposamen berritzaile eta lizun batekin datoz Lemoako Karabie Gaztetxeko kideak oraingoan.

Honelako oharra bidali digute: “Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu! (ez diogu zoofiliari muzinik egiten). Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoa  blogeko erantzunetan bertan. Luzerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira).

Masterrean biltzen diren testuekin mikro-fanzin bat argitaratuko da, denon plazerrerako!! Matrikula epea gaur zabaltzen da, eta esperientzia honek udaberriaren hasierara arte iraungo du. Kontutan hartu parte-hartzea guztiz anonimoa dela, oh bai bai…

Animatu, berotu, parte hartu eta gozatu!!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button