BESTELAKOAK

Gazteek euren proposamenak aurkez ditzaten espazioa eskainiko du Jet Lag Bio jaialdiak

Hauek dira Jet Lag Fest-en ezaugarri nagusiak: berrikuntza, sorkuntza, trukea, nazioartekotasuna eta partaidetza. Eta pertsona eta talde gazteen partaidetzarekin eratzen da, hainbat bide eta baliabide erabilita: horien ekimenak sustatuz, diseinuan, garapenean eta ebaluazioan parte hartzeko espazioak eskainiz, eta abar.

Jaialdiak eskaintzen duen espazioan parte hartzeko 16 eta 30 urte bitarteko gazteek, banaka edo taldean, aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Nahi beste proiektu aurkez daitezke. Lanak formatu txikikoak izango dira eta gai librea edukiko dute. Aurkezteko epea ekainaren 4an hasi eta uztailaren 9an bukatu da. Artista edo talde bakoitzak 30 minutu izango ditu gehienez emanaldia egiteko.

Horretarako, izena emateko fitxa bete behar da Jet Lag Bio-ren webgunean dago. Ondoren Gazteen Ekimenak Sustatzeko Zerbitzuan aurkeztu (Zabalgune plaza 11. Telefonoa: 944204488) edo posta elektronikoaren bidez bidali. Aukeratutako ekimenak webgunean argitaratuko dira irailaren 6tik aurrera.

Jet Lag Bio-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button