ESZENA

Gasteizen, “Dantza Sarean” zikloa estreinatuko da asteburuan

Ekainaren 1, 2 eta 3an Dantza Sarean zikloa estreinatuko da Gasteizeko Félix Petite antzokian. Ekimenaren helburuak dira hizkuntza eszeniko berriak aintzat hartzea; koreografo eta dantzariak ezagutaraztea; eta dantza garaikidea programazioan normalizatzearen aldeko apustua egitea.

Udal Antzoki Sarearen bulkadaz jaio da ekimena, izan ere, bertako kideek adierazi duten bezala, “gure programazioetan aintzat hartu beharreko erronka nagusi eta garrantzitsuenetako bat sorkuntza eszeniko garaikidea normalizatzea da, bereziki dantza eta mugimenduaren arteak; izan ere, Arabak, eta Euskadik oro har, sortzaile garaikideen harrobi bikaina dute horretarako”.

Zikloaren barruan lau lan oholtzaratuko dira: Anezka dantza gazte konpainiaren Revolution lehen lanaren aurkezpena eta estreinaldia, ekainaren 1ean; Eva Guerreroren El fin de las cosas ekoizpena, Garazi Lopez Armentia eta Aritz Lopez dantzarien eskutik, ekainaren 1ean; Larrua proiektuaren Baserri lana, euskal eta gasteiztar dantzarien eskutik, ekainaren 2an; eta Date Danza taldearen Akari lanaren bi emanaldi, ekainaren 3an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button