IKUS-ENTZUN

Beldur Barik 2014 programa abiarazi da

 

Arrigorriagako Udalak, Berdintasun eta Gazteria Arloen bidez, indarkeria sexistaren aurkako portaera guztiak bultzatzeko konpromisoari eusten dio, eta hori dela eta, buru-belarri hartuko du parte aurten bosgarren edizioa beteko duen Beldur Barik Jarrera 2014 lehiaketan. 

Lehiaketaren helburua honako hau da: “mota guztietako arte adierazpenak aintzatetsi, balioetsi eta bultzatzea, baldin eta gaur egun emakumeen desberdintasun egoerei neska-mutilek aurre egiteko duten modua erakusten badute, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian eta erantzunkidetasunean oinarritutako jarrera eta jokabidez osatutako modua, hain zuzen, indarkeria sexista erabat arbuiatzen duena”.

Mota guztietako arte adierazpenak (flashmob-ak, ozen irakurritako olerkiak, bideoklipak, fotomuntaketak, film laburrak, animazio proiektuak…) onartuko dira, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten badira.
Lehiaketan izena emateko epea azaroaren 12an amaituko da, eta 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte har dezakete horretan bi kategoriatan: 12 eta 17 urte arteko gazteen kategoria eta 18 eta 26 urte arteko gazteen kategoria. Halaber, banaka zein taldeka, ikastetxeka edo elkarteka parte har daiteke.

Lehiaketa orokorra Zumarragan eta Urretxun azaroaren 29an egingo den Beldur Barik Topaketan egingo da.

Kanpainaren eta lehiaketa orokorraren xehetasun guztiak www.beldurbarik.org webgunean dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button