MUSIKA

Mikel Laboari ikasitako kantuak

Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak lana bIDEhUTS ekoiztetxearen hamahirugarren erreferentzia berezia izango da. Apeta baino gehiago, Txinaurriak diskoa, ordain ezinezkoa ordaintzeko saio xumea da, maitasunak eta errespetuak bultzatutako proiektuam hain zuzen.
Mikel Laboaren kantutegi zabal eta hunkigarriari egindako 19 begiratu berezi eskerroneko. bIDEhUTSen inguruan bildutako taldeak eta maila goreneko gonbidatuez osatutako zerrenda artistikoak omenaldi berezi bat eskaini nahi izan dio gure kantari handiari.
Seguruenik, gonbidatuak gehiago izan zitezkeen, baina zoritxarrez izen asko eta asko kanpoan lotu behar izan dira.

Egitasmo honetan parte hartu dutenen zerrenda duzue honakoa: Anari, Lisabö, Inoreneroni, Hotel, Willis Drummond, Audience, Gora Japon, Gabon Caligula, Mursego, Zura, Berri Txarrak, Borrokan, Atom Rhumba, Dilistak, Akakauzazte, Amodio, Xabier Montoia, Ama Say eta Ruper Ordorika.

Hilaren 17an disko hau aurre-salmentan izango da diskoetxearen webgunean, LP bikoitz zein CD bikoitz euskarrietan.

bIDEhUTS diskoetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button