LITERATURA

Miguel De Unamuno saiakera sariketaren XXII. edizioa bidean da

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno saiakera sariketaren beste edizio baterako deialdia egin du. Aurtengo edizioaren lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da. Betiko legez, bi modalitate izango dira: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Biek 6.000 euroko saria izango dute.

Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXII. edizioan parte hartzen duten saiakeragileek beren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren web orriaren bidez, www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetan.
Toki horretan kontsultatu ahal izango dira bai oinarriok bai izena emateko formularioa.

Aurreko edizioan, Irati Jimenez Uriarte izan zen euskarazko modalitateko irabazlea Erabakiak eta esanahiak hautuak eta sinboloak. Idazketa kontzientea eta inkontzeintea Harkaitz Canoren Neguko Zirkuan lanagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button