BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia

Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia maiatzaren 28an ospatu zen Larrabetzun. Goizean eskolarteko finalak (idatzizkoa eta bat-batekoa) izan ziren, eta arratsaldean taldekako finalaurrekoak eta finala.

Asko dira bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoak Bizkaian, bai hezkuntza arautuan, bai bat-bateko taldeetan, eta batez ere bertso eskoletan. Gazteenei zuzendutako sariketa da eskolartekoa, eta gazteenen neurrira diseinatutakoa.
Esan bezala, Idatzizko finalarekin eman zitzaion hasiera egitarauari. Finalera iritsi diren 190 gazteak hautatzeko, sailkapenak egin ziren eskualdez eskualde. Saridun guztiak pozik.

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala 11:30ean hasi zen. Oholtzan 8 bertsolari gazte aritu ziren bertsotan: Araitz Katarain (Mallabia), Haizea Telleria (Bilbo), Izaro Bilbao (Mungia), Jokin Ansotegi (Gernika-Lumo), June Diaz (Algorta), Kelmene Abaitua (Berriz), Maialen Lago (Getxo) eta Naia Martin (Zalla). Azkenik, buruz burukora June Diaz eta Izaro Bilbao sailkatu ziren, eta  txapelduna Izaro Bilbao izan da. Bi bertsolariak Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira. Euskal Herriko Eskolarteko finala Iurretan jokatuko da ekainaren 18an.

Bestalde, 23 taldek eman zuten izena Taldekakoan, eta ia 200 parte-hartzaile aritu ziren txapelketan parte hartzen. Guztien arten sortu zen talde irabazlea Akerbeltzen antxumak izan da.

Zorionak guztiei!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button