Hirukote bezala hasi ziren 1998an, Karlos Arancegui eta ubedatarrak. Boskote dira orain. Hala egin dituzte azken diskoak. Baina datozen kontzertuetan, ordea, hasiera hasierako eredura itzuliko dira.
Berezia bezain bitxia izango da. Baina ez nahastu gero. Soilik udaberri honetan iraungo duen esperimentua izango da. Saio hauek egin eta, segidan, Fran Iturbe eta Joserra Senperenarekin batera jarriko dira lanean berriz ere; hurrengo diskoa izango dena biribiltzera.
Izenak jazz ukitua duen arren, Bide Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik hainbeste urrunduko. Baina formazioa bezala, errepertorioa ere ezberdina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk berreskuratuko dituzte eta berri-berriak diren abesti batzuk ere eskainiko dituzte.
Bide Ertzean taldeak bidalita