
Igandetik aurrera, Donostiako Marruma elkarteak plan kulturalak antolatuko ditu. Groseko elkarteak kulturaz bete nahi ditu igandeak. Hala, hilabeteko laugarren domekan kontzertu akustikoak egingo dituzte. Lehen kontzertua, hain zuzen, igandean izango da, elkartearen egoitzan, Atazál taldearen eskutik. Kontzertuaz gainera, diskoak zozketatuko dituzte eta taldekideekin solastatuko dira.
Atazál taldea 2016an eratutako egitasmoa akustikoa da: Nahia Fernandez (ahotsa eta gitarra) eta Manu Gaignek (gitarra eta kaxoi flamenkoa). Aurten, Zál izenburuko lan argitaratu du bikoteak.
Taldearen arabera, “disko hau taldearen lehena da; taldearen sortze prozesu bitartean sortutako abestiak biltzen dituen grabazioa, hain zuzen ere. Zál 2017ko otsaila eta martxoa artean grabatu genuen Iker Laurobaren estudioan eta baita bertan nahastu apirila aldean. Logoa eta maketazioa HaztenHasteneko lagunen lana da”.



