ESZENA

Théâtre des Chimères taldearen “Otso!” ikuskizuna

Théâtre des Chimères konpainiak bere ikusgarri berria aurkeztuko du otsailaren 24an (17:00etan) eta 27an (15 :00etan), Donibane Lohizunen, baina hitzordu hauez gain, Patxi Bellyk esan digun bezala, otsailaren 18, 19, 21 eta 22an goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 14.30etan, ikusteko parada ere izango da.

Oroz gainetik, otsoei eta haurren beldurrei buruzko ikuskizun bat da hau. Ikuskizuna hiru zati ezberdinez aurkeztuko da, izan ere, istorioa kontatzeko hiru manera asmatuko dituzte, hiru mundu ezberdin, musikaren, grafismoaren eta estetikaren aldetik.
Lehen ipuina Otsoa, axeria eta ahuntzak da; Gero Hiru xerri ttipi ipuin ezaguna; eta azkenik, Otso gosetua.

Lana Amaia Hennebutte-Millard idazle eta irakaslerena da. 2009an, Hiru otso trilogia argitaratu zuen euskaraz eta obra honentzat Herriarteko Sindikatuaren Initiatives saria lortu zuen, euskal kulturari egin zion ekarpenagatik.

Eskola denboran antolatu 14 saioetan ikusgarria deskubritzera etorriko diren haurrak aitzinetik sentsibilizatzeko xedez, Amaia Hennebutte-Millard ikusle gazte hauekin klaseetan bilduko da. Otsailaren 20an, konpainiak lurraldeko irakasleei zuzenduriko formazioa egun bat euskaraz ere antolatu du.

Théâtre des Chimères konpainiak, 1979an, Jean-Marie Broucaret eta Marie-Julienne Hingantek sortu zuten Baionan. Sorkuntzan eta formazioan aritzen da taldea, batik bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button