BERTSOTAN

“Gazteak Plazara” ekimena, gaur Zalduondon

Gazteak Plazara bertsolaritza sustatzeko eta gazteak plazan hasteko lehiarik gabeko ekimena da. Guztira hiru saio antolatu dira Araban eta hamabi bertsolarik hartuko dute parte: Asier Rubio (Luiaondo), Egoitz Iradier (Zalduondo), Iñaki Lertxundi (Legutio), Irati Ruiz de Pinedo (Zalduondo), Jon Sanchez (Gasteiz), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Maria Fuentes (Legutio), Maria Izaga (Aramaio), Peru Abarrategi (Aramaio), Unai Argote (Gasteiz), Unai Etxenausia (Aramaio) eta Xabi Igoa (Aramaio). Gai-jartzaileak Oier Suarez, Nieves del Alamo eta Marta Ugarte izango dira

Lehen saioa Legution izan zen urriaren hondarretan, eta gaurkoa Zalduondon izango da Irati Ruiz de Pinedo, Asier Rubio, Maria Izaga eta Unai Etxenausia bertsolari gazteen partaidetzarekin.

Azaroaren 27an Aramaion egingo da azken saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button