ESZENA

“Trantsizioak” programa, artista eta kolektibo eszenikoei laguntzeko

Profesionalak ez diren artista eta kolektibo eszenikoei laguntzeko, Harrobia Eskenak bultzatutako Trantsizioak programaren deialdi berria bidean da. Eskaera egiteko epea ekainaren 23ra arte luzatuko da.

Bosgarren edizio honetan, Trantsizioak 2024/25 programak aldaketa kualitatibo bat proposatzen du. Eskaintza bi fasetan zabalduko da: Prestakuntza-fasea. Bertan Bultz-Lan Consulting eta Gazte Enpresarekiko laguntzari esker,  Zuzeneko kulturako enpresa-proiektuak ezartzeko ikastaroa  proposatu da; eta akonpainamendu fasea. Ikastaroa gainditu ondoren, prestakuntza ekoizpen-proiektu jakin batekin burutu dutenen artean Harrobiak lau proiektu aukeratuko ditu, eta horiek laguntza ekonomikoa eta tutoretza aditua jasoko duten Eusko Jaurlaritzaren 2025ko  produkziorako dirulaguntzen deialdian eskaria egiteko.
Hautatutako proiektuek honako laguntza hauek jasoko dituzte:Aholkularitza eta laguntza proiektua diseinatu eta kudeatzeko lanetan;  600€ proiektua egiteko gastuetarako; eta entsegu gunea Harrobian bertan.

Informazio gehiago: Harrobia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button