IKUS-ENTZUN

“Zinegoak Hedapena” abian da

Zinegoak jaialdiaren 14. edizioa behin amaituta, -antolatzaileak pozik agertu dira jaialdiak izandako harrerarekin, 8000 lagun baino gehiago gerturatu dira jaialdira-, Zinegoak Hedapena programa zabalduko da Euskal Herriko hainbat udalerritara.

Hedapen hori gero eta zabalagoa da urterik urte. Aurten 33 herritan antolatuko dira saioak, eta apirilaren 7ra bitarte 40 proiekzio baino gehiago izango dira bazter askotan.

Udalerriak honakoak izango dira: Aiara, Aramaio, Artziniega, Laudio, Abadiño, Bakio, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berriz, Durango, Erandio, Getxo, Igorre, Leioa, Mungia, Ondarroa, Portugalete, Sopela, Sestao, Urduña, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Hernani, Lezo, Ordizia, Tolosa, Zumaia, Iruñea eta Tutera.
Hala, gaur bertan, Zinegoak Hedapena Aramaion eta Mungian izango da.

Herri bakoitzeko programazio zehatza www.zinegoak.com  webgunean jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button