MUSIKA

“Meffst!” jaialdi feministaren hirugarren edizioa, Zarautzen

Larunbatean, hilak 9, Meffst jaialdi feminista egingo dute hirugarrenez Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertuak eta bestelako ekitaldiak izango dira, 10:00etatik aurrera.

Hain zuzen, 10:00etan, fanzineak egiteko tailerra izango da. Gero, arratsalde partean, 18:00etan solasaldia izango da: Emakumeen parte-hartzea 80-90eko Hardcore Punk mobidan.

Gauean, 22:00etatik aurrera, hiru taldek joko dute: Turbulentas (punk), Pottors ta klito (“pottorpunk”) eta Magmadam (energiaz beteriko zarata). Emanaldien ostean, disko jartzaileak arituko dira: Gure Besta eta Maniki Kill.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button