MUSIKA

Nirvanaren kantuak jazz kutsuarekin jantzita entzungo dira gaur Donostian

Nevermind Trio taldea honako hiru musikari euskaldun hauek osatzen dute: Asier Oleaga (bateria), Aritz Luzuriaga (baxua) eta Jorge Abadias (gitarra).

2009an jaiotako hirukote honek hainbat proposamen taularatzen ditu, jatorrizko kantuak nahiz bertsioak. Nirvanaren Nevermind diskoko abestien bertsioak grabatu zituzten, hain zuzen ere, hirukotearen lehen diskoan. Lan hori Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak plazaratu zuen.

Pop eta rock estiloetatik edaten duen jazz banda berezi hau zuzenean jotzeko eratu zen. Hala, gaur euren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Donostiako Altxerrin 20:30ean, 46. Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketaren barruan.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button