ESZENA

Marina Wainer-ek zuzenduriko dantza eta antzerki ikuskizuna La Fundicion aretoan

Daniel Abreu, Laura Gonzalez, Jose Luis Mosquera, eta David Picazok antzezten dute Marioan Wainer-ek idatzi eta zuzenduriko El cuerpo Deshabitado antzerki eta dantza ikuskizuna. Halaber, soinu edizioaz Jose Gomez arduratzen da, eta argiztatzeaz Paloma Parra.

La Fundicion aretoak bidali duen oharrean jasotzen denez, "Harriduraren disekzioa, teontziaren autopsia edota nahasmenaren anatomia"; edozein kasutan ere,… nahiz eta soluzioa aurkitu, ezer erantzungo ez lukeen puzzle baten zati hautsiak… Historia hautsi egin da. Ero zentzudunak sanoa erotzen du, eta etsipena eragiten duena motiborik eza da. Bat izuaren barrenean bizi denean, edozein itxaropen figuratibo itzali egiten da. Ziurtasun oro erortzen da, zorua bera erortzen da. Eta erorketaren bukaeran, iruzurgileen kapelen hondo aizuna daukazu zain…".

Antzerki eta dantza uztartzen dituen antzezlan hau gaur, bihar eta etzi taularatuko da 20:00etan Deustuko La Fundicion aretoan.

La Fundicionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button