ESZENA

Marie de Jongh konpainiak “Izar” taularatuko du igandean Leioan

Marie de Jongh taldeak familia osoari zuzendutako Izar obra antzeztuko du igandean, Kultur Leioan, 18:00etan. Piano jotzaile aparta bihurtzekotan dagoen sei urteko neskatxa birtuosoaren istorioa kontatzen du obrak.

Jokin Oregik idatzi eta zuzendua, Izar Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe eta Ana Martinez aktoreek antzeztuko dute igandean Leioan. Obraren obra Iñaki Salvadorrek egin du.

Hauxe da obraren sinopsia: “Izar sei urte eskaseko neskatoa da eta mundu mailako ospea lortuko duen piano jotzaile bihurtzekotan dago. Gurasoek diziplina zorrotza aplikatzen diote, eta horri esker bere adinerako birtuosismo maila izugarria lortu du. Izar zoriontsua da, eta ez du hazi nahi. Baina gaizki hezitako neskatoaren bizitza apetatsu eta gorabeheratsuak beste destino bat eskainiko dio, espero gabeko labirinto emozionala biziko du, eta beste izar batek gidatuta baino ezingo du labirintotik atera; ez da edozein izar izango, gainera, baizik eta itsas izar bat”

2008an eratu zen Marie de Jongh taldea eta familia antzerkiko esparruan erreferen bihurtu da. Robot maitea, Alabatxo, Zer duzu, negarrez, Marie?, Kibubu edota Amour obrak taularatu ditu antzerki talde horrek, besteak beste.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Show More

Related Articles

Back to top button