LITERATURA

Maria Zambranoren pentsamendu filosofiko eta poetikoa aztergai

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin zikloa abiatu du berriz. Gaur berton, hilak 14, 19:00etan, eta Conversaciones con María Zambrano izenburupean, Olga Amarís Duarte eta Marife Santiago Bolaños egileek filosofoa gogoratuko dute, eta Hannah Arendt eta Marina Tsvietáieva idazleekin izandako harremanaz ere arituko dira.
Egileek, Iñaki Esteban moderatzaile lanak egingo dituen filosofo eta kazetariarekin batera, “ezinbesteko figura horiei, haien lanari eta erbesteko bizitzari buruz hitz egingo dute, batez ere hogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik berrogeiko hamarkadaren hasierara bitartean”.

Joan den mendeko pentsamendu espainiarraren figura nagusietako bat izan zen Maria Zambrano, “berritzailea, ikerketa filosofiko orotan poetikoaren beharra defendatzean”. Gainera, Zambrano Las sinsombrero izeneko taldearen parte da; izen horretan, gizonezko kideek isilarazi zituzten 27ko belaunaldiko emakumeak biltzen dira.

Olga Amarís Duarte filosofian doktorea da, itzultzailea eta ikerketa akademikoko hainbat artikuluren egilea. Hannah Arendt eta Maria Zambranoren erbesteari buruzko doktore-tesia argitaratu du.
Marife Santiago Bolaños Filosofian doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Maria Zambrano Fundazioko Patroia da, eta San Quirceko Historia eta Artearen Akademiako urgazlea ere, eta Clásicas y modernas Kulturan Berdintasunerako Elkartearen lehendakariordea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button