IKUS-ENTZUN

Laugarren Zinema eta Ahalmen Urritasuna Zinemaldia

Asteon, Zuzenak Fundazioak antolatu ohi duen Laugarren Zinema eta Ahalmen Urritasuna Zinemaldia egingo dute Gasteizko Artium museoan, Ahalmen Urritasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Hala, gaur bertan Frágil filma proiektatuko dute, 19:00etan. Emanaldiaren ostean solasaldia izango da Juanma Bajo Ulloa pelikularen zuzendariaren partaidetzarekin.

Bihar halaber, bi film labur eta dokumental bat ikusi ahalko dira; El palacio de la luna eta Inseparable de ti laburrak eta 1% esquizofrenia dokumentala. Filmon zuzendaria, Ione Hernandez, bertan izango da lanon inguruan aritzeko asmoz.

Etzidamu, hilak 30, David Pinillos-en Bon Appetit filma proiektatuko dute. Ondoren berbaldia izango da Jose Angel Iturberen eskutik.

Azkenik, ostegunean, abenduak 1, Miguel Gallardoren komikian oinarriturik eta Felix Fernandez de Castrok zuzenduriko María y yo autistei buruzko dokumentala izango da ikusgai. Gero Maru Soloresekin solasaldia izateko aukera izango da.

Emanaldi guztiak doakoak dira. Egitarauaren xehetasun guztiak Artiumen webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button