BERTSOTAN

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa bihar

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatuta, 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 28. Edizioa, apirilaren 4an jokatuko da Iruñean, Kalekalde elkartean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Zortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte Eskolartekoan: Ainara Ieregi (Barañain), Manex Mailharin (Berriozar), Sarai Robles (Barañain), Mikel Lasarte (Barañain), Jokin Pinatxo (Bera), Maddalen Lopez (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza) eta Xabat Illaregi (Leitza).
Gaztetxoen saioaren ostean bertso-merendua izango da Kalekalde elkartean bertan, Julen Zelaieta eta Amaia Elizagoien bertsolariekin.

Mikel Beaumont, Ekintza Landa eta Nerea Bruño epaileak izango dira eta Alaitz Rekondok egingo ditu aurkezpenak.

Ostiraleko saioan lehen bi postu eskuratzen dutenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute. Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 21ean izango da, Orion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button