BESTELAKOAK

“Maite dut” kutxa-liburua

EDO! argitaletxearen Begikoak saileko argitalpen berria kalean da: Lorena Martinez Oronozen Maite dut kutxa-liburua. Joan den ostiralean, Donostiako Apal dendan aurkeztu zuten lan hau.

Egileak sortutako 16 irudik eta poema batek osatzen dute obra hau; jatorrizko poema gazteleraz da, baina liburuan azaltzen den euskarazko bertsioa Isa Diaz Lopezek egin du.

Egilearen esanetan, “nire bizitzan, emozio biziko une batean maitasunari idazteko beharra sentitu nuen. Eguzkitik, ilargitik, erreka zeharkatuz bestearekiko zein norberarekiko maitasuneraino.
Maite dut kanpotik barrura eta barrutik kanpora doan bidaia da. Norbere buruaren kontzientzia hartzea mundua maitatu ahal izateko.
Maite dut 16 irudi independenteez osatutako poema ilustratua da. Poema bera lau bertsorekin osatua dago, eta bertso bakoitzari lau irudi dagozkio. Poesia ilustratua 4 x 4”.

Irunen jaiotako artista honek,  2000. urtean ilustratu zuen bere lehen liburua, Juan Kruz Igerabideren eskutik. Ordutik hainbat ilustrazio lan egin ditu: liburuak, albumak, jokoak, prentsa, arropa… Bere lanetan arkatza, tinta beltza, pintzel fina eta collagea erabiltzen ditu.

Liburuan oinarritutako erakusketa ikusgai egongo da aipaturiko dendan, irailaren 21era arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button