LITERATURA

“Kantatu, maitatu eta zalantza” solasaldi-musikatua, Oihaneder Euskararen Etxean

Oihaneder Euskararen Etxeak Nortasuna+ izeneko erakusketarekin bat eginez, Kantatu, maitatu eta zalantza solasaldi-musikatua eskainiko du bihar, hilak 9, 19:00etan hasita. Emanaldiaren protagonistak Anari Alberdi musikaria eta Iñigo Astiz idazlea izango dira.

“Gaua da, kotxean sartzen naiz, euri malkoak parabrisan, eta ilargiak ez dit esaten ez non, norekin ikusten zaituen gau honetan”.

Oihanederrek dioen bezala, ahots hutsez hasi zuen Anari Alberdi musikariak bere bakarkako ibilbidea 1997an, a capella kantatutako hitz horiekin hasten baitzen bere lehen diskoko lehen abestia. Eta oraindik ere agerikoa da hitzek bere sorkuntzan duten garrantzia, bost disko luze, bi disko labur, bi disko partekatu, bi zuzeneko disko kaleratu eta hamaika kolaborazio egin ondoren ere. Kantua hitza ere badelako, edo hitza ere kantua delako, beraz, solasean eta kantuan arituko da musikaria saio honetan Iñigo Astiz idazleak gidatuta.

Erakusketarekin batera programazio ederra atondu da. Biharkoaren ostean, otsailaren 17an, Xabier Amuriza izango da protagonista Etxepare, jalgi hadi batura lanarekin. Otsailaren 20an, Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat lana aurkeztuko du. Eta azkenik, otsailaren 27an, Nortasuna+ making of dokumentala aurkeztuko da Laura Alfonso Madinabeitia, Enara Egileta, Oier Fernandez Carrasco, Sara Pereira, Alaia Ruiz de Infante eta Sandra Salazar partaideekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button