LITERATURA

“Juan Carlos Eguillor” Poesia Bisualeko Nazioarteko II. Saria

Asociación de Escritores de Euskadi taldeak (AEE) Juan Carlos Eguillor Poesia Bisualeko Nazioarteko II. Sarirako deialdia egin du.

Ekimen honetan edozein nazionalitateko sortzaileek, adin-nagusikoak, argitaratu gabeko lan bakar batekin har dezakete parte.
Lanak, gai librekoak, ez dira A-4 formatua (297×210 milimetroak) baino handiagoa izan behar,  ezta 300 pixelak hazbeteko baino gehiago ere. Posta elektronikoz bidali behar izango dira helbide honetara: robherrero3@gmail.com Egilearen datu pertsonalak erantsitako Word dokumentu batean izan behar dira, lanaren izenburua agertuko delarik.

Aurkezturiko lanen artean, irabazle bat eta bi accesit banatuko dira. Era berean, 30 lan aukeratuko dira gehienez.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da, eta epaimahaiaren erabakia apirilaren 30ean iragarriko da.

Irabazleek horren berri izango dute pertsonalki. Aukeraturiko lanak egun hartatik aurrera erakusgai izango dira Bilboko Erakusketa Areto batean ekimen publikoa egingo delarik. Egileek baimena emango diote AEEri erakusketa Euskadiko beste herri batzuetara mugitzekotan.

Informazio guztia AEEko webgunean duzue gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button