MUSIKA

Doka aretoak Dordoka Fest jaialdia egingo du maiatzean

Aurten, Donostiako Doka Antzokiak hamargarren urteurrena beteko du. Hori dela eta, jaialdia ondu du maiatzaren 13an, Antiguako frontoian. Jaialdian hauexek parte hartuko dute: Amparanoia (Madril), Siniestro Total (Galizia), Rural zombies (zestoa) eta Skakeitan (Donostia).

Antolatzaileek iragarri dutenez, jaialdia urtero egiteko asmoa dute. Jaialdiaren izenak Dokaren egiteko modua aipatzen du, ”(Doka) pausoz pauso ari da lanean, mantso baino indartsu”.

Jaialdi horretaz gainera, bestelako ekitaldiak ere egingo dituzte aurten, hamargarren urte hori ospatzeko asmoz, esaterako, urtarriletik abian dute 10 urte, 10 kontzertu jarduera, eta orain arta talde hauek aritu dira jarduera horren baitan: Gatillazo, Kaotiko eta Tremenda Jauria. Udaberrian, halaber, Dinero, Josetxu Piperrak eta Anestesia izango dira.

Informazio gehiago: doka.eus.

Show More

Related Articles

Back to top button