MUSIKA

Mando Diao, Lee Fields eta Quique Gonzalez, Mundaka Festival jaialdian

2017ko uztailaren 28, 29 eta 30ean egingo da Mundaka Festival jaialdiaren hirugarren edizioa.

Antolatzaileek jada, iragarri dituzte hirugarren edizio horretan parte hartuko duten zenbait artisten izenak, tartean, Mando Diao kartel-buruak.

Horiekin batera, hauexek izango dira Mundakako jaialdian: Quique González & Los Detectives, Lee Fields & The Expressions, Peter Harper y Last Fair Deal.

Quique González & Los Detectives, halaber, bihar bertan Bilboko Kafe Antzokian izango da, Mundaka Festival jaialdiaren edizio berria aurkezteko ondu duten emanaldian.

Informazio gehiago: mundakafestival.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button