Paula Huarte artistak Lágrimas de Cocodrilo izeneko erakusketa abiatuko du gaur berton, Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. Erakusketa irailaren 15era arte ikusi ahalko da.
Bertan topatu ditugu June Irazum adituaren esaldi hauek, erakusketaren nondik norakoak definitzen dituztenak: “artistaren eta ikuslearen arteko topaketa intimo eta kolektiboa ahalbidetzen duen proposamena da, sortutako obratik abiatuta ezin konta ahala interpretazio-aukera sortzeko helburua duena. Intimoa, hain zuzen ere, obraren, ingurunearen eta behatzailearen arteko topaketa partikularrei dagokienez, eta kolektiboa, berriz, herri-tradizioen aldetik, herri-esaerekin lotuta baitago, obra honen izenburuan ikusten den moduan. Gainera, errealitatea eta imajinatutakoa kontrajartzen dituen ekuazioa lausotzeko asmoa du, helduen eguneroko pentsamoldean hain sustraituta dagoen bikoiztasun horren aldi baterako hausturara hurbilduz.
Topaketa honi zentzua ematen dioten agenteak irudimenetik sortzen dira (fikzioa tresna mimetikotzat hartuta),errealitatea aldatu edo eraldatzeko, ideia edo pentsamendu bat komunikatuz, aztertuz edo besterik gabe kontatuz eta, hala, ikuslearen oroitzapenak edo gogoetak aktiba ditzaketen kontenplazio-espazioak sortuz.”
Hemen jarraitu ahal duzue irakuirta horrekin.