MUSIKA

Frustration-en post-punk doinuak, Donostian

Frustration Paris hiriko post-punk eta new wave taldea da. Maiatzaren 17an Donostiako Le bukowski Klubean izango dira Uncivilized izenburuko bigarren lan ilun, hotz eta dantzagarria aurkezten.

Frustration gurera ekarri duten promotoreek argi daukate: “Uncivilized Frantzian azken bost urteetan argitaratu den disko garrantzitsuena da”. Frantziarrek 2008an argitaratu zuten Relax estreinako diskoa. Grabazioak ikaragarrizko kritikak onak jaso zituen. Ostiralean, maiatzak 17, Donostian aurkeztuko duten Uncivilized diskoak aurrekoaren ezaugarri bertsuak gordetzen ditu: post-punk giro ilunak, new wave kutsuko erritmo dantzagarriak eta kantu sendoak.

Doinu itzaltsu, baina dinamiko horiei esker Frustrationek askotariko zaleak bereganatu ditu. Le Bukowski Klubaren arabera, “Frustration publiko oso zabal batera iristeko gai izan da (punk, club, skin head, gotikoak,…); tipo jator hauek intentsitate handia hedatzeko gai baitira”.

Nontzeberri talde honen zaleak gara lehendabiziko diskoa argitaratu zutenetik; beraz, honatx hamabost minutu inguruko zuzenekoa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button